Jarduera-alorrak
Hezitzaileak
Haurrak eta gazteak laguntzen dituztenentzako prestakuntza eta baliabideak, emozioetan eta sormenean oinarrituta.

Adimen emozionala
INGENIA · Adimen emozionaleko formazioa
Trocóniz Santacoloma Fundazioak, gazteei begirako hezkuntzarekin konpromiso soziala duenez, INGENIA egitasmoa jarri du abian: gizarte-hezkuntzazko egitasmoa da, hezkuntza-komunitatean gaitasun sozioemozionalen eta sormenaren alde egiten duena, ziurgabetasuna, gatazka-egoerak eta komunikazioa erantzukizunez eta gizarte-kontzientziaz kudeatzeko eta bizikidetza hobetzeko.

Erritmoa eta mugimendua
Gorputzeko perkusioa eta egunerokofonoak
Txus Eguílaz-ek (perkusionista, dantzaria, aktorea eta pedagogoa) ematen duen lantegia, irakasleei erritmoarekin eta mugimenduarekin zerikusia duen guztian laguntzeko. Baliabide eraginkorrak eta ideia berriak eskaintzen ditu ikasgelarako, gorputzeko perkusioa eta egunerokofonoak (egunero darabiltzagun gauzak, musika-instrumentu gisa) erabiliz, adierazmena, erritmoa eta koordinazioa lantzeko.
Hezitzailea zara? Aldizka prestakuntza-deialdi berriak zabaltzen ditugu. Idatzi iezaguzu eta hurrengo edizioen berri emango dizugu.